You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
Babeslea: Babesle: Iberdrola
Babeslea: Babesle: Iberdrola
Alberto Giacometti saliendo de su estudio en Paris, 1948

Alberto Giacometti bere Parisko tailerretik irteten
Argazkia: Emmy Andriesse
© Emmy Andriesse
Collection Fondation Giacometti, Paris

Alberto Giacometti en su taller de Paris sosteniendo un elemento

Alberto Giacometti tailerrean, Projet pour une place laneko elementu bat eskuetan duela, ca. 1932
Argazki anonimoa
Collection Fondation Giacometti, Paris

Alberto Giacometti retratando a su mujer

Alberto Giacometti Annetten erretratua margotzen Stampako estudioan, 1954
Argazkia: Ernst Scheidegger
© Ernst Scheidegger
Collection Fondation Giacometti, Paris

Ba al zenekien...?

ALBERTO GIACOMETTI ETA HAREN TAILERRAK


Didaktika proiektuaren barruan, eremu didaktikoak eta jarduera bereziak daude; erakusketen osagarri dira, eta bertako obrak ikusten eta ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dituzte.

Hezkuntza gune honetan, Alberto Giacometti (Borgonovo, Suitza, 1901–Coira, Suitza, 1966) eskultore eta margolari suitzarra hobeto ezagutu ahal izango duzu, baita haren lantoki izan ziren bi lekuak ere: batetik, haurtzaroko herrian, Stampan (Bregaglia), aitak izan zuen tailer argitsu eta zabala; eta bestetik, Parisen, Rue Hippolyte- Maindron kalean, alokatu zuen estudio txiki eta iluna, 1926tik Aurrera erabili zuena, 40 bat urtez. 

GIACOMETTIREN PARISKO TAILERRA


1926ko abenduan, hil arte erabili zuen tailerrean instalatu zen Alberto Giacometti, alokairuan. 23 metro eskas zituen, eta Hippolyte-Maindron kalean zegoen, Montparnassetik hurbil. Haren anaietako bat, Diego, 1929an elkartu zitzaion, eta haren laguntzaile bihurtu zen. Albertok igeltsuzko eskulturak jartzeko erabiltzen zituen idulkiak eta metalezko egiturak eraikitzeaz arduratzen zen Diego, besteak beste, baita brontzezko eskulturei patina aplikatzeaz ere.

Tailerra txiki-txikia, estua eta deserosoa zen, eta gehigarri txiki batzuetan bizi ziren Giacometti anaiak. Bazter guztietan, liburuak, marrazkiak eta igeltsuzko eskulturak zeuden pilatuta, eta hain txikia zen lekua, ezen batzuetan artistak kalera atera behar izaten baitzituen eskulturak, haien eskalari buruz hausnartzeko. Maiz, Giacomettik zuzenean hormetan idazten zituen ideiak, edo zirriborroak egin. Bertan margotu zituen erretratu eta pinturetan, leihoetatik sartzen zen eguneko argi grisaxka ikus daiteke. Haren paletan nagusiki grisak zeuden, eta ukitu gorrixkaren bat zuten okreak. Sortzeko zuen obsesioa asetzeko, artistak behin eta berriro eskatzen zien posatzeko lagunei (adibidez, Simone de Beauvoir, Jean-Paul Sartre eta Isaku Yanaihara intelektualak) eta senideei (esaterako, Diego anaia eta Annette emaztea). 1932an, adibidez, bi marrazki egin zituen Donna Madina Gonzaga-rentzat, lagun egin zuen aristokrata italiar bat. Marrazki haien hondoan, figura nagusiaren atzealdean, artistak garai hartan egin zituen obretako asko ikus daitezke, baita oraindik amaitu ez zituen beste batzuk ere. Haien artean, bi nabarmendu behar dira, gaur egun Guggenheim bildumetan daudenak: Koilara-emakumea (1926–27, 1954an moldekatua) eta Emakumea oinez (1932).

1942an, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Paris utzi eta Genevara joan zen Giacometti. Diego arduratu zen tailerra artistak utzi zuen bezalaxe mantentzeaz hura 1945ean itzuli zen arte. Ordurako ospea eta erosahalmena izan arren, inoiz ez zuen utzi estudio hura, harentzat berezia zelako. Izan ere, eskultoreak adierazi zuen, estudioa txiki-txikia izan arren, zenbat eta denbora gehiago pasatu bertan, “orduan eta handiagoa bihurtzen zela”.

Giacometti hil zenean, 1966an, leku hura jabearen eskuetara itzuli zen. Annettek, artistaren alargunak, bertako elementu guztiak gorde zituen: margotutako hormak, altzariak, eta leku txiki-txiki hartako bazter guztietan zeuden obrak. 2018ko ekainean, Giacometti Institutua inauguratu zen Parisen. Bertan, tailer hau berregin da, artistaren alargunak gorde zituen elementuei esker.

GIACOMETTIREN STAMPAKO TAILERRA


Albertoren aita, Giovanni Giacometti, margolari eta grabatzaile neoinpresionista suitzar ezaguna izan zen. Familiaren Bregagliako etxe ondoan zegoen ukuilu zaharra estudio bihurtu zuen, eta semearekin partekatu, hura haurra eta nerabea zela. Aita hiltzean, Albertok beretzat hartu zuen leku hura, eta, nahiz eta ordurako Parisen bizi izan, urtero itzultzen zen bertara, udan, ama eta gainerako senideak bisitatzera. Batzuetan, neguan ere joaten zen Stampara. Parisko estudioa txiki-txikia, grisa eta pobrea zen, eta nahasita zegoen; aldiz, Stampakoa handia, argitsua eta erosoa zen, eta ordenatuta zegoen.

Stampako tailerrean, pinuaren zurarekin egindako hormen artean, Giacomettik marrazketan eta pinturan jarri zuen arreta, nahiz eta igeltsuzko eta buztinezko eskulturak ere egin zituen. Leihotik, artistak Bregagliako mendi izugarriak eta paisaia hostotsuak ikus zitzakeen, eta haiek marraztu eta pintatu ohi zituen, batez ere zuhaitzak; zuhaitzen formek giza irudia gogorarazten zioten.

Bertan, 1940ko hamarkadan, Giacometti amaren erretratuak egiten hasi zen, Annetta, nortasun handiko emakumea. Annette Arm ere, 1949an artistaren emazte bihurtu zena, ohiko modelo izan zuen eta patxadaz posatu zuen artistarentzat hainbat orduz, bai familiaren etxeko egongelan, bai Stampako tailerrean, baita eskultorearekin batera bisitatu zituen toki guztietan ere.

Giacometti oso zehatza zen bere lanean erretratatutako pertsona bakoitzaren posizioari eta artistaren eta modeloaren artean gorde beharreko distantziari zegokienez. Horrela, Stampako tailerreko zorua markaz beteta zegoen, eta inoiz ez ziren kentzen; modeloetako bakoitzaren aulkia, artistarena eta astoa zehatz-mehatz non jarri ziren adierazten zuten, eta oso lagungarriak ziren, bertan egondako denboran artistak lana amaitu ez bazuen, handik egun batzuetara edo hurrengo urtean berriz ere hari ekiteko, distantzia berean eta posizio berean.

Stampako estudioa berezia zen, arteari lotutako espazioa ez ezik, familiarena ere bazelako; aita-semeek hainbat urtez partekatu zuten, eta, ondoren, artista askotan itzuli zen bertara, ama bisitatzera eta sorkuntza-lanarekin jarraitzera. Bertan egin zituen obren artean, haren pintura grisetako batzuk daude. Artistaren hitzetan: “Grisean ikusten badut, eta esperimentatzen ditudan eta kopiatu nahi nituzkeen kolore guztien aniztasuna hautematen badut gris horretan, zergatik erabili beste kolore bat?”.

Jarduerak

Foto conferencia giacometti

HITZALDIA

Urriak 17, osteguna, 18:30

Alberto Giacometti artista suitzarraren garrantzia eta ekoizpen zabalaren inguruko hitzaldia.

Lekua: Entzungela

Informazio gehiago

Foto reflexiones compartidas

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Urriak 24 eta 31, asteazkenak, 18:30

Arte arduradunen ikuspegia
Urriak 24, asteazkena, 18:30. Petra Joos, erakusketaren komisarioa

Funtsezko kontzeptuak
Urriak 31, asteazkena, 18:30. Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

Informazio gehiago

Foto sesiones creativas

SORMEN-SAIOAK [+18] MODELAKETA TAILERRA

Azaroak 3 eta 10, larunbatak, 18:00

Bi saioko ikastaro honetan, gure pieza propioak egiteaz gain, Alberto Giacomettik buztina edo igeltsua bezalako materialekin nola lan egiten zuen ikasiko dugu

Lekua: Hezkuntza gela 

Informazio gehiago

Baliabideak

Audioguía y guías adaptadas

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Entzuteko guida guztiak aditu

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean